EUSKERA | ESPAƑOL

portada-img-ancha

Luis Larrea

Luis Larrea

Luis Larreak Itzinan izan zuen bere lehenengo txabola, eta, beste batzuen artean, Jose Mari Olabarriaren ondoan egiten zuen behar paraje horretan. Austigarminera lekualdatu zen gero, berrogei urtez ekiteko bere beharrik gogokoenari, artzaintzari. Bere laurogei urtetan, Luis Larreak ondino ere zaintzen du artaldea: esnea jetzi, gaztaia egin eta lanbideak eskatzen dituen gainerako zeregin guztiak eginez. Bere txabolaren ateak zabalik dira beti, errespetuz eta berbarako gogoz deitzen duenarentzat. Ez da inoiz baso bete ardo falta, ogi zati bat, gazta eta inguruko guztiak.

icon-atras

Data

04 Otsaila 2019

Tags

filmazioa