EUSKERA | ESPAƑOL

portada-img-ancha

Mendizaletasuna

Mendizaletasuna

Gorbeia izango da, seguruenik, Euskal Herriko mendirik enblematikoena. Aurpegi askoko gunea izanda (larre berdeak, haitzarte labirintikoak, zeharrak, haizpitarteak, trokak, basoak...), erakargarritasun itzeleko paisaia apartekoa osatzen da. Gorbeia Historia da, mitologia da, lana da, eta mendizaletasuna ere bada. Gailurra, Gurutze agurgarria gainean duela, mugarria da mendia maite duen edonorentzat. Esperientzia pertsonala eta trukaezina da bertara igotzea bidezidorretan gora, pagadi eta harizti azpietatik, errekastoak gaindituz, larreak zeharkatuz, eta eguzkiari zein euriari, elurrari edo lainoari aurre eginez.

icon-atras

Data

04 Otsaila 2019

Tags

filmazioa