EUSKERA | ESPAÑOL

portada-img-ancha

Gorbeia

Gorbeiako mendigunea Bizkaiko eta Arabako lurralde historikoen artean banatzen da. Bere gailurrik altuena izen bereko mendia da (1.482 m), eta Gorbeiako Gurutze hain ezagun eta hain ospatua gainean duela. Mendizaleentzat, Gorbeiarako igoera mugarri bat, erronka hunkigarri eta pertsonala da. Ez da Euskadiko gailurrik altuena ezta zailena ere, baina gertatu ohi da norberak bere burua gailur eremuan ikustean, Gurutzearen azpian eta Begoñako Amaren irudia aldamenean, begi aurrean ikuspegi zoragarria duela, norbera mendizale osoa sentitzea, nahiz eta hainbat urteko ibilbidea izan mendietan gora eta gailur altuagoak ezagutu.

cumbre gorbeia nieve

1994ko ekainaren 21ean Eusko Jaurlaritzaren Dekretuaren bitartez Natur-Parke aitortua izan zen. Bere azaleraren %70 pagadiak, hariztiak eta pinudiak dira.

Beharbada, Gorbeia Euskadiko mendirik enblematikoena da. Historia eta mitologia eskutik doaz era guztietako paisaietan zehar, belaunaldiz belaunaldi segitu duen mundu magikoa osatuz. Baina Gorbeia espazio erreala ere bada, antzinarotik gizakiak bizileku izan duena, bizirauteko lan desberdinak garatu dituen bitartean. Enrike Ibabe Ortizek Geure Gorbeiari bere liburuaren hitzaurrean idatzi zuen bezala: «Antzinetik izan dira okupatuak paraje hauek. Milaka urtetan zehar, ehiztariak lehenengo eta artzainak, metalginak eta ikazkinak geroago, haien aztarnak utzi zituzten bertan: harriz eta hezurrez eginiko tresnak, horma-irudiak, etxebizitzak haitzuloetan, bideak... ».

gorbeia gorbeia