EUSKERA | ESPAÑOL

portada-img-ancha

OROZKOKO “ITZINA” ABELTZAIN-ELKARTEA

OROZKOKO “ITZINA” ABELTZAIN-ELKARTEA

Orozkoko "Itzina" Abeltzain-Elkarteak, 25 urteko ibilbideagaz, 93 abere-ustiategi eta 2.000 ganadu nagusi buru batzen ditu bere barruan. 2007tik hona larreen erabilpenerako kontratu bat dauka sinatuta Orozkoko udalagaz, udalerriko larre-azalera guztirako (1.056 hektarea larre). Kontratu hau kudeaketa kolektibokoa da eta eredugarria beste elkarte eta udalerri batzuentzat.

Bazkategien aprobetxamendu lan komuna egiten du, baita sastraka kentzea eta bazkalekuen hobekuntza, azpiegituren eta abereen gobernurako arauen kudeaketa (osasuna, identifikazioa...) ere. Estatutuetan ageri diren helburuak honako hauek dira: "Ustiapenen eta baliabide naturalen antolaketa, arautzea eta kontrola, eta ondare naturalaren eta biodibertsitatearen babesa eta kontserbazioa.

icon-atras

Data

01 Urria 2019

Tags

Patrocinadores