EUSKERA | ESPAƑOL

portada-img-ancha

Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturala

Gorbeiako Parke Naturala Araba eta Bizkaiaren artean dagoen gune babestua da. Euskal Autonomia Erkidegoko Parke naturalik handiena da, 20.000 hektareko azalerarekin. Honako udalerrien lurretan zabaltzen da Parkea: Areatza, Artea, Orozko, Zeanuri eta Zeberio Bizkaian eta Zigoitia, Zuia eta Urkabustaiz Araban. Gorbeiako Parke Naturalak  eta Urkiolako Parke Naturalak osotasun garrantzitsua osatzen dute ingurumenari dagokionez. 

Eusko Jaurlaritzaren 1994ko ekainaren 21eko Dekretu bidez izendatu zuten Parke Natural, bertako natura-ondarea babesteko helburuz, landa garapena indartzeko , ezagutza bultzatzeko eta bere onurez disfrutatzeko. Izena gailurrik altuenarena da, Gorbeia, 1.481 m-koa. Badira beste tontor aipagarri batzuk ere: Aldamin, 1.373 m-koa, eta Itzinako haitzak. 

 icon-atras

Data

19 Uztaila 2019

Tags

Patrocinadores