EUSKERA | ESPAƑOL

portada-img-ancha

Artzaintza Gorbeian hurrengo proiekzioak

Bilbon estreinatu ondoren, dokumentala bere ibilbidea hastera doa

Hauek dira momentuz abendurako iragarrita dauden proiekzioak:

cartel gorbeia limpio

 

  • Abenduak 6, ostirala. OROZKO. 18:30ean Donibane Aretoan
  • Abenduak 12, osteguna. GASTEIZ. 18:30ean Florida Zineman
  • Abenduak 20, ostirala. ZEBERIO. 19:00an Udaletxeko bigarren solairuan
  • Abenduak 29, igandea. ZEANURI. 18:30ean San Isidro parrokian

 

 

 

 

LANBIDE BATEN HARROTASUNA ETA ALDARRIKAPENA

Cartel estreno bilbaoUrte eta erdi eman dugu grabatze-lanetan, Bizkaitik Arabara eta Arabatik Bizkaira dantzan, bideak, bidezidorrak, larreak, basoak eta haitzak zeharkatuz. Aterpetxeetan lo eginez eta baita izarren azpian, Gorbeiako Gurutzean bertan. Artzainak ezagutu eta elkarrizketatu ditugu muga esanguratsuaren alde bietan; berbaldi ederrak izan ditugu eurekin eta horrela kontatu dizkigute euren lanbidearen inguruko pasadizoak, oroitzapenak, gorabeherak, aldarrikapenak, desioak, filosofia eta ikuskera, eta bizitzea lanbidetik bizitzeko aurkitu duten modua. Harrera gozoa egin digute, ardoaren eta euren eskuz egindako gaztaren laguntzaz. Horren guztiaren ondorio da lehengo zapatuan estreinatu zen dokumentala: Artzaintza Gorbeian. Milaka urteko lanbidearen iragana, oraina eta etorkizuna.

Gehiago irakurri...

MAIATZAREN BIKO GRABAKETA SAIOA

rodaje 2mayo5Maiatzaren 2an beste grabaketa saio bat burutu zen.

Goizean goiz, Jon Etxebarria eta Maria Puy Arrietak Zeanurin (Bizkaia)duten ustiategia bisitatu genuen haien ardiei egin behar zioten esne-kontrola grabatzeko. Handik, Areatzako Antxon Iturriaga Elexpuru pastore berri gaztea elkarrizketatzera joan ginen, zabaldu berri duen ustiategian.

Gehiago irakurri...